* Udal kirol eta irakaskuntza instalazioak erabiltzeko prezioen arautegian onartuak dauden deskontuak aplikagarriak izango dira.
* Gure instalazioetan abonatu iraunkorra izateko izena ematean, hilabeteak banku kontu-korronte bidez kobratzea onartzen du. Hilabete horien ordainketa ez da inoiz txartelaz edo esku-diruz egingo (bankuak ordainagiria bueltatzean izan ezik).
* Ordainagiri baten itzultzeak erabiltzailearentzat 3.70€-ko gainordaina dakar.
* Baja emateko eta hilabete gehiago ez kobratzeko, hilabete berria ( ordaindu nahi ez dena) hasi baino gutxienez 10 egun lehenago baja burutu beharko du. Behin hilabete berria hasita burutzen diren bajak, hilabete hori ordaindu beharko dute. Baja orria titularrak sinatu behar du eraginkorra izateko.
* Behin bazkidetza kenduta, geroago berriz gure instalazioetako bazkide izan nahi ez gero, matrikula dagokion prezioan berriro ordaindu beharko du.
* Baja egiterakoan ikastaroren batean egonez gero, eta horretan jarraitu nahi ba da, abonatu ez-abonatu arteko diru aldea ordaindu beharko da.
* Baja egitean ordainagiriren bat kobratzeko zain izatekotan, ordainagiri hori ordaindu gabe geratuko da etorkizunerako. Noizbait gure insatalazioetan berriro bazkide egin nahi bada, ordainagiri hori ordaindu beharko du.
* Instalazioetara sartzeko txartela pertsonala eta besterenezina da. Beste edonork txartela erabiliz gero, zigorra ekarriko du, kirol-instalazioen kudeaketa araudiak dioen bezala.
* Gure instalazioetako bazkide egitean, udal-kirol-instalazioen araudiak (gure instalazioetan eta udaletxeko web orrian irakurgai) onartzen ditu, baita instalazioak bereak egin dituen beste edozein arau ere.
* LOPD-k ezarritako ondorioak direla eta, jakinarazten dugu, dokumentu honetan agertzen diren datu pertsonal guztiak, interesatuak betetzera behartua dagoena, MASQUATRO KIROL INSTALAZIOAK arduratzen den fitxero batean sartuak izango direla. Interesatuak adinez nagusia ez bada, beharrezkoa izanen da berre guraso edo tutorearen sinadura, zeinek ardura hartzen baitu beste guraso-aginteari informatzea. Datu bilketa honen helburua partehartzaileen kirol ekintzen kudeaketa da. Era berean kudeaketa administratiboa eta fakturazioa, erlazioaren mantenua eta beste zerbitzu eta produktuen eskaintza. Arestian aipatutako datuen tratamenduari baimena ez ematekotan ezingo da bertan parte hartu. Gutun baten bidez eskubidea izango da sarrera, zuzenketa, deusezte edota aurkakotasuna adierazteko honako helbidean: MASQUATRO KIROL INSTALAZIOAK, E.M. San Agustín kalea 9-17, 31001 Iruña (Nafarroa), bertan adierazi behar da “LOPD eskubideen arreta” eta NAN fotokopia gehitu.