36º-ko spa
Kontraste-gunea
Aire-burbuilak dituen spa. Bainuontzi laukizuzena; bertan, uraren tenperatuta 36º-koa da, gutxi gorabehera. Eserita egoten da, zurrusta batzuek bizkarrean masajea eman bitartean.
Ur hotzeko askarekin batera, kontraste-bainuak osatzen dituzte.
Eragin hodi-zabaltzailea eta hodi-uzkurtzailea dute, eta horrek zirkulazio periferikoa hobetzen du. Kontraste-bainuek ur hotza eta ur beroa txandakatzen dituzte. Bainu mota horiek gorputz osoan erabiltzen ahal dira, baina gehienbat gorputz-adarretan erabiltzekoak dira.
Ur berotan hastea eta bukatzea gomendatzen da, honako proportzio hau erabiliz: hiru denbora-tarte ur berotan eta bat hotzetan
.