Privacidad

PRIBATUTASUN POLITIKA:

1. Enpresaren datuak

 

Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legeko –uztailaren 11koa– 10. artikuluarekin bat, jarraian enpresaren identifikazio-datuak agertzen dira.

  • Izen soziala: INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL
  • IFK/IFZ: B31896277
  • Helbide Soziala: San Agustin kalea, 9-17, 31001 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribaturik, NA-24789 orria, 78. folioa, 1242. liburukia.

  • Telefonoa: 948127581
  • Faxa: 948127581

2. Jabetza intelektuala

 

Jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legeriak babesten ditu webgune honetan bildutako iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, baita informazioa eta edukiak ere,  INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL  enpresaren alde, eta ez dago webgune osoa edo haren zati bat erreproduzitzerik eta/edo kopiatzerik, informatikoki tratatzerik, banatzerik, hedatzerik, ez aldatzerik, eraldatzerik edo deskonpilatzerik, ezta titularrak dituen eskubideak gauzatzerik ere, aurretik haren baimenik izan gabe, idatziz, hau da, aurretik INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL  enpresaren idatzizko baimenik izan gabe.

Erabiltzaileak soil-soilik modu pertsonal eta pribatuan erabiltzen ahal du webgunean ageri den materiala, eta debekatuta dago merkataritza arloko helburuekin erabiltzea, edota legez kanpoko jarduerak egiteko. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak erreserbatuak ditu jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guzti-guztiak.

 

INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak arestiko baldintzak betetzen direla zainduko du, baita bere web orrietako edukiak behar bezala erabiltzen direla ere, eta egokiak diren egintza zibil eta penal guztiak abiaraziko ditu erabiltzaileak eskubide horiek urratu edo hausten baditu.

 

3. Datu pertsonalen babesa

 

Datu pertsonalak babesteko Legea (LOPD eta RELOPD) betetze aldera, aditzera ematen dizugu webgunearen bidez, kontsultarako formularioen, harremanen eta bezeroarentzako arretaren bidez, bildutako datu pertsonalak, INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresa titularra duten zenbait fitxategitan sartzen direla, eta horien helburua dela bezeroen edo bezero izan litezkeen pertsonen kudeaketa, haiekin harremanak izatea eta produktuak zein zerbitzuak eskaintzea.
Azkenik, aditzera ematen dizugu zure datuak gure enpresaren fitxategietan gordeko direla merkataritza arloko jarraipen bat egin eta zuri informazioa helarazteko (zure interesekoak izan daitezkeen zerbitzu eta produktuei buruz) posta edo telefono bidez, edo zuk emandako beste edozein bide elektronikoren bidez.
Zure datu pertsonalen titularra zaren aldetik legeak eskaintzen dizkizun eskubideak gauzatzeko, hau da, datuak ikusi, zuzendu, baliogabetu eta haien tratamenduaren aurkako eskubideak gauzatzeko, idazki bat bidal dezakezu, NANaren fotokopia baten bitartez zu zarela ziurtatuz, INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresara, gutunazalean honako erreferentzia hau adieraziz:  “Datuen babesa”, honako helbide honetan: San Agustin 9-1731001 Iruña Nafarroa.

 

4. Besterik

  1. Cookieak:
    Zure ordenagailuari buruzko informazioa biltzen ahal dugu, IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota barne, sistema administratzeko. Estatistika-datuak dira, gure webgunean nabigatzeko moduari buruzkoak.
    Arrazoi beragatik, Interneten egiten duzun erabilera orokorrari buruzko informazioa lor dezakegu, zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen den cookieen artxibo baten bidez. Cookiek informazioa dute, zure ordenagailuko disko gogorrera transferitzen dena.
    Cookieek lagundu egiten digute gure webgunea hobetzen, baita zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzen ere. Zehazki, honakoak egiteko aukera ematen digute:
     
    • Zenbakien eta erabilera-patroien gaineko estimazio bat egin.
    • Gogokoen dituzun gauzei buruzko informazioa bildu, baita gure webgunea pertsonalizatu ere, zure interes indibidualen arabera.
    • Zure bilaketak azkartu.
    • Zu ezagutu gure webgunean berriz sartzen zarenean.
       

    Uko egiten ahal diozu cookieak erabiltzeari zure nabigatzailean cookieak ez onartzeko aukera ematen dizun konfigurazioa aktibatuz.Dena den, konfigurazio hori hautatzen baduzu, beharbada ezin izanen zara sartu gure webguneko atal batzuetan, edo ez duzu guru zerbitzuetako batzuk baliatzeko aukerarik izango. Zure nabigatzaileko konfigurazioa cookieak ez onartzeko moduan prestatu ezean, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.
     

  2. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak bere webgunean dagoen informazioa aldatzen ahalko du, aurretik horren berri eman gabe.
     
  3. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du bide honen bidez. Horrela, beraz, ez dira publizitate engainagarritzat joko INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresaren webguneko ataletan aurkitzen ahal diren zenbaki- edo forma-erroreak, atal horietan dagoen informazioaren mantentze-lan eta/edo eguneratze-lan osatugabe edo akasdun baten ondorioa bada. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak, atal honetan ezarritakoaren ondorioz, errore horien berri izan bezain laster zuzentzeko konpromisoa hartzen du.
  1. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak honako konpromiso hau ere hartzen du: EZ DU BIDALIKO MERKATARITZA KOMUNIKAZIORIK HALAKOAK DIRELA IDENTIFIKATU GABE, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean ezarritakoarekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko  INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresako BEZEROEI bidaltzen zaien informazioa, horren helburua bada bezeroaren eta INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresaren arteko kontratu-harremana mantentzea, edota bezeroak enpresarekin kontratatua duen zerbitzuari dagozkion gainerako lanak, hala nola informazioa, prestakuntza eta berezko beste batzuk.
     
  2. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak ez du erantzukizunik hartzen erabiltzaileak aplikagarria den edozein arau urratuz gero webgunean sartzean, eta/edo bertan dauden informazioak erabiltzean.
     
  3. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresa ez da erantzule izanen eragindako edo eragin litezkeen kalte eta galerengatik, edozein dela ere haien izaera, webguneko informazioaren, materien eta programen erabileratik eratorritakoak badira. Webgune honen bidez, erabiltzaileak hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera du bertako esteken (links) eta hipertestuaren bidez, baina prestazio eta zerbitzu horiek ez dira INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresarenak eta ez daude bere kontrolpean; hartara, entitate horrek ez du erantzukizunik hartzen ez horietan dagoen informazioaren gainean, ez informazio horretatik erator litekeen inongo ondorioren gainean.
     
  4. INSTALACIONES DEPORTIVAS MASQUATRO SL enpresak ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek webgune honetan ageri diren marka-izenekin, produktu-izenekin edo merkataritza-markekin egiten ahal duten legez kanpoko erabileraren gainean, entitate horrenak ez badira. Era berean, ez du erantzukizunik hartzen webgune honetan beste webgune batzuetara sartzeko aukera eskaintzen duten esteketako osotasun, egiazkotasun eta edukiaren zilegitasunaren gainean.
     
  5. Azken batean, erabiltzailea da erantzule bakarra webgune honetan dauden zerbitzu, eduki, esteka (links) eta hipertestuarekin egiten duten erabileraren gainean.

 

Seguridad LOPD