San Agustin k. 9 - 17 Iruña T 948 22 32 13
Izkuntza: ES | EU

Hidromasaje-igerilekua

Piscina de Hidromasaje a 34º

Lau angeluko forma duen gunea, ura 34º-tan duena, gutxi gorabehera; honako gune eta elementuak ditu barnean:

  • Burbuila-oheak: Diseinu ergonomikoa duten oheak; haien azalean ehunka burbuila sortzen dira, masaje suabe eta etengabea eragiten dutenak gorputz osoan zehar
  • Ur-jauziak: Euri-jasa baten moduan aterazen diren zurrustak, oso egokiak enborraren goiko aldea erlaxatzeko (lepoa, bizkarra eta sorbaldak)
  • Zisne-lepoak: Irteera-ahoan beren forma aldatzen duten zurrustak. Haietako batek ura barreiatzen du alkatxofa baten bidez, eta besteak, zurrusta kontzentratua ateratzen du aldi berean. Egokiak dira bizkarraren erdialdean masajea eman eta hura erlaxatzeko
  • Masajeak: Zenbait zurrusta ur-azalaren azpian; altueraren arabera, hanketan, aldakan edo gerrialdean masajea eman eta alde horiek estimulatzen dituzte
  • Korrontearen aurkako zurrusta: Ur-korronte indartsu batek osatutako sistema, erabiltzaileari igerian aritzeko edo ibiltzeko aukera ematen diona, modu estatikoan. Hidromasaje gisa ere erabil daiteke, gune zehatz batzuetan
  • Geiser-aire plakak: Lurzorutik sortzen diren burbuilek osatutako sistema, masaje suabe bat sortzen duena oinetatik gorantz