San Agustin k. 9 - 17 Iruña T 948 22 32 13
Izkuntza: ES | EU

Stretchinga - Copia

STRETCHINGA

Kirolik egiten ez badut, luzamenduak egin behar ditut?

 

Egunez egun tentsioak metatzen ditugu zutik egote hutsagatik, etengabe orekan egon behar izateagatik. Grabitateak burua eta enborra beherantz bultzatzen ditu, eta gorputza aurrera makurtzen da pixkanaka, baita barnealdera bildu ere.

 

Muskulu-tonua arduratzen da pisua behar bezala banatzeaz, eta horren bidez, atzealdeko muskuluek atzerantz tiratu eta zutik egonarazten gaituzte; izan ere, zenbait muskulu lantzen dira beti lanean ari daitezen. Jarrera txar, bortxatu edo errepikagarrien ondorioz desorekak sortzen dira tentsio handiko zonen (bizkarra) eta oso erabiliak ez diren beste laxo batzuen (abdomena) artean; lehenbizikoek atseden hartzen badute, bigarrenak ere aktibatu eginen dira.

 

Noizbehinka, muskuluak luzatu eta erlaxatu behar dira.

 

Atsedenaldirik ezean, nekea agertzen da. Emozioak ere gorputzean islatzen dira; adibidez, antsietateak eta estresak masailezurra estuarazten digute, sorbaldak eta lepoa tenkarazi... Tentsioa ez da berez negatiboa, aktibo egoten laguntzen digu, baina uneoro izateak kalte egiten digu.

 

Metodologia

 

Muskuluen kateamenduekin bat datozen luzapenak, konpentsazioak kontuan hartuta, jarreretan eta mugimendu errazak eginez, baina zehatzak eta sendoak.